XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kristau ezkertiarrenEsan gabe doa, ez dela beti hor erortzen
Ezkerrari buruz kritika-izpiritua moteldurik ukan du luzaroan kristau ezkertiarrak.
Sartu berria zen, eta sasikume bezala sartua gainera, haren jatorrizko familia ez bait da oraintsu arte ezkerra izan.
Bere eta bere familiaren lotsa zen: hortik Elizaren kontrako hain kritika ugariak eta biziak.
Familia berriarekiko jokabidea erabat bestelakoa zen.
Onartua nahi zuen izan, eta horregatixe dena onartzen zuen.
Kosta zitzaion Stalin eta Pragako zanpaketa kondenatzea: marxistek berek egin eta gero gaitzetsi zuen berak ere.
Behin 68ko Maiatzaz gero libreago da.
Baina orain ere, ez bere fedeak ez kristau heziketak
Denbora berean, Eguzkialdeko politika kritikatu arren, marxismoa bera salatu gabe eginen du hori, betiere erakutsiz marxismotik aldendu diren neurrian okertu direla.
(Marxismotik onartzen ez dutena, ateismoa da).
Garbitasun ezinezko bat bilatzen dute politikan.
Partiduen jokabideak ezagutzearekin etsiten ditu.
Ez da arraroa, horregatik, alderdi eta talde batetik bestera horren sarri igarotzen badira.
Bestalde, alderdi batetan izan gabe ezkerreko izateko joera gero eta hedatuagoa da.
Politika-alderdietan lanegitekotan, organizazio txikerrak maite dituzte, historia luze batek
Talde ttipi horietan, gainera, kontzesiorik eta ahuleziarik gabe dotrina garbi gordetzea errazagoa da.
Absolutuaren egarri da kristaua.
Justiziaren, baliogo guztien, absolutua, kalitate guztien absolutua bilatzen du.
Eta politikara ere tendentzia bera darama.
Baina hain zuzen politika erlatibuaren terrenoa da, joeren jokua, konpromisoen elkarrizketa da.
Egoera hortan ez da bere gustora senditzen, zerbaitek huts egiten dio.
Zatikatuz, eskomunikatuz lasaiago gelditzen da.